XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekainaren 22an ageri bat izenpetzen dute Baionan, Jean Labordek Baionako artzenalera ereman duela delako Dumon famatua (II.24).

Bestetan ere horrela pasatzen zitekeen zeren eta uztailaren 19ko gutun batek dio, Baionako portutik falta direnen zerrenda igortzen dutela eta herriko kontseilueri doakiela horien lanerat itzul araztea.

Egiten ez badute, guarda bat ukanen dute beren gain, ase eta lo, deserturra harat igorri arte, 15 libera pagatu beharko dutela egun bakotx bestalde.

Heletako herria horietarik da (I. 102).

Egun berekoa ditake muga inguruetako herrietan diren Officiers de Santé deitu mediku guziek Armadara joan behar dutelako manua (I.101).

IIIko Mahastearen 1an, (1794.IX.24) berrogoi eta zortzi oren barne, harmagileek Baionara joan behar dutelako manua heldu da, artilleriaren zuzendaritza pean jartzeko.

Joaiten ez badira, jandarmek dituzte eremanen.

Berekin joan behar dituzte estoka eta limak (I.94b).

Hameka egun berantago (III mahaste 12) zapatain guziek aramadarentzat baizik ez dute lanean ari behar, hazaroaren 23 arte (III mahaste 6) zernahi gertaturik ere (I.94b).

Soldadogoaren lehen hatzak 1791ko apirilaren 7an kausitzen ditugu.

Donapaleuko distrikatik gutun bat etorri zaie Heletarrei.

Ondorioz herriko biltzarra deitua da: gizonek jin behar dute, harmak erabiltzeko gai dituzten semeekin.

Artetik erraiteko hortarik iduri luke biltzarkide zirela normalki familia buruak.

Delako gutuna, deneri irakurtu die idazkariak.

Ondotik, harmak erabiltzeko gai zirenak berotu nahi ukan ditu beren izenak eman zitzaten.